Mendi Bazterrak

Ingurugiroaren interpretazioa

 

MENDI BAZTERRAK natura gozatu, bertatik ikasi eta nola ez, berau errespetatzen ikasteko sortu da. Euskal Herriko ondare kulturala ahaztu gabe. Horretarako, eskaintza berezia prestatu dugu, tresna desberdinen bidez, ingurugiroa barrenetik aztertzeko. Honetaz gain, kontutan hartzen ditugu talde edo norbanako bakoitzaren ezaugarri desberdinak, eta horregatik bisitari mota bakoitzera egokitzeko baliabide anitz garatu ditugu.

Gure jardueren eremua, bereziki AIZKORRIKO PARKE NATURALA da. Bertan mota askotako ekintzak egiteko aukera eskaintzen dugu, mendi ibilaldiak (iraupen txikikoak, ertainekoak, luzeak, nahiz bezeroak proposatutakoak), bisita gidatuak, ibilaldi interpretatiboak, gau-ibilaldiak (mendi eta aranetan gauez dagoen bizitza ezagutzeko adb.), … Beraz, edozein asteburu edo jai egun bihurtu daiteke ABENTURA ZORAGARRI batean!!

Mendi Bazterrak zure zain daude!!

Guzti honetarako, prestakuntza eta eskarmentu handiko taldea batu gara, kide guztiak mendi tituludunak gara, baita ingurugiro teknikariak ere. Euskal Herriko, zein beste eremuetako mendi eta basoen ezagutza zabala dugu eta desiratzen gaude zuei denoi nahi dituzuen toki, txoko eta bazter ezkutu denak erakusteko!